Ongi pentsatua eta ongi bururatua
den lana!

2009tik goiti Ipar Euskal Herrian kokaturik, Egur Berri obra guneetan berean formaturiko eta elkarri lotua den lantaldea da, obratzearen kalitatea eta bezero bakoitzarekiko konfiantza-harremana lehenesten duena.

Desberdinak eta bata bestearen osagarri, zorroztasun berak bildurik.

EGUR BERRI, ongi pentsatua eta ongi bururatua den lana!

Desberdinak eta bata bestearen osagarri diren Francis zurginak eta Aitzolek Egur Berri garatzen dute 2009tik goiti, ongi eginiko lanaren jite bera dutelarik ardatz, egurra lehengaiaren errespetuan.

Orduan, Egur Berri erreferentziazkoa bihurtu da zurgintzaren eta Velux® teilatu-leihoen arloan.

Egur Berrik errespetuz, zintzotasunez eta konfiantzaz lan egiten du, zure laguntzeko, zure proiektu osoan zehar.

« Munduko lanbiderik ederrenean dihardugu: argia leihoetatik eta Velux® teilatu-leihoetatik sarraraztea »

Antze osoa, zure proiektuaren zerbitzuko.

Kanpoko zureriak eta isolamendua bizitegi baten ongizatearen bi faktore nagusiak dira. Egur Berrik baditu zure bizi proiektuari egokituena den produktua proposatzeko esperientzia eta zure etxearen gerizatzearen eta isolatzearen arloko azken arauak betetzeko behar den formakuntza.

Etxe barnea, jantzitegia, sukaldea, zolako zurtatea, berina leihoak, leiho-ate biribilgarriak, Velux markako teilatu-jarguneak antolatzeko, kanpoko eta barneko zureriak zaharberritzeko edota teilatupeak isolatzeko esku hartzen dugu.

Gure lan guziak ofizioko arauei jarraikiz eginak dira, dokumentu tekniko bateratuaren errespetuan. Egur Berrik urririkako aurrekontuak egiten ditu zure proiektu guzietarako.

Zehaztasuna

Kota bakoitzak balio du. Bukatze lan bakoitza artoski zaindua da. Ez dugu sekula deus uzten menturaren menturara, aurrekontua sortzetik lanak bukatu arte..

Kalitatea

Hautuzko ekaiak, konfiantzazko partaideak, menperaturiko teknikak. Kalitatea ez da aukeran, gure araua da.

Arreta

Solaskide bakarra, dei daitekeena, eta erantzuten duena. Bezero bakoitza entzuteko eta hautu bakoitza azaltzeko denbora hartzen dugu.

Epeak errespetatzea

Gure obrak zorrozki planifikatuak dira. Iragarririko epeak atxikitzen ditugu eta urrats bakoitzean berriak ematen dizkizugu.

“Proiektu bakoitzak uzten du bere marka. Ederra izan dadin zaintzen dugu.”