Zeru zatitxo bat
zure etxean
sarrarazi.

Argi naturalak zure eremua argitzen, alaitzen eta bizidun bihurtzen du. Velux Ezarle eta Aholkulari Adituen labela duen Egur Berrik teilatu-jargune proiektu bakoitzean laguntzen zaitu: sortzea, ordaina ezartzea edo motorizatzea.

+15

urte baino gehiagoko esperientzia

10

urteko garantia

Velux® markak onarturiko
15 urteko antzea

Velux teilatu-jarguneak ezartzean 15 urteko esperientzia lagun, denbora joan ahala, Egur Berrik lider markak antolaturiko formakuntza desberdinak segitu ditu. Gaur egun “Velux Ezarle eta Aholkulari Aditua” labela izanik, gure langileek markaren produktuak eta ezartzeko teknika guziak menperatzen dituzte.

Label horrek gure gaitasun teknikoa eta zure aholkatzeko dugun gaitasuna bermatzen ditu, eredua, orientazioa, neurria edota zure proiektuari egokituriko osagarrien hautaketan.

Argia, erosotasun xumea baino anitzez gehiago

Ongi argitua den gela batean bizitzea edo lan egitea, eguneroko ongizatearen eta erosotasunaren iturria da. Argi naturalak badu eragin baikorra gure buru eta gorputz osasunean: gogoa biltzeko gaitasuna laguntzen du eta hertsadura eta nekea murrizten ditu. Ongi argituak diren gelek handiagoak dirudite eta zure ondasunari balioa ematen diote.

Egur Berri aholkua – RT 2012:

%17

2012ko Araudi Termikoak berinen azalera osoa bizi azalera osoaren %17koa gutienez izatea gomendatzen du. Egur Berrik helburu horretara heltzea laguntzen zaitu teilatu-jarguneak sortuz, aitzinaldeko irekidurak ez direlarik nahiko.

Sortzea, ordaina ezartzea &
osagarriak

Eraikitze edo zaharberritze proiektua izanik, Egur Berrik zure Velux jargunearen bizi ziklo osoan esku hartzen du, hastapeneko aholkutik bukatze lanetara.

Proiektu bakoitza urririkako bisita tekniko batekin hasten da: zure teilatuaren zureria eta hertsadurak aztertzen ditugu, baita argi natural heineko beharrak ere. Azterketa hori oinarritzat harturik, eredu egokienari, neurri eta orientazio hoberenei buruz aholkatzen zaitugu. Ondotik, aurrekontu xehea aurkezten dizugu. Gure langileek dute ezartzea segurtatzen (leiho-jargunea, irazgaiztasun junturak eta barneko bukatze lanak barne), ezartzea estaltzen duen hamar urteko garantiarekin, eta jarraipena gure konponketa eta mantenu zerbitzuak segurtaturik.

Teilatu-leiho bat sortzea

Irekidura bat sortzea zure teilatuan, itsu ziren geletan argia sarrarazteko: teilatupeak, eskailera etxeak, pasabideak, bainugelak.
 Zureria eta egingarritasuna aztertzea

RT 2012 araberako neurriak

Leiho-jargunea eta iragazgaiztasun junturak ezartzea 

Barneko apaindura barne

Jadanik dagoena berritzea

Zure Velux leihoa zaharkitua da, gaizki isolatzen du edo andeatua da? Ordaina behar bezala ezartzen dugu, markako produktu berrienekin/
 Leiho-jargune zaharra kentzea

Zureriaren egoera kontrolatzea
 Eredu berria ezartzea garantiarekin

Kanpoko eta barneko bukatze lan gurbilak

Leiho-ateak, itzalkariak & motorizazioa

Velux osagarri guziak hornitzea eta ezartzea: kanpoko leiho-ate biribilgarriak, itzalkari okultatzaileak, argia irazteko itzalkariak, eta motorizazioa urrunetik kontrolatzeko.

Kanpoko leiho-ate biribilgarriak

Itzalkari okultatzaileak eta argi irazkia

Eguzki motorizazioa edo motorizazio elektrikoa

Domotika sistemekin bateragarria

Velux Mantenua & Konponketa

Itzalkaria blokatua, leiho-ate matxuratua, irazgaiztasun arazoa: gure langileek lehenbailehen esku hartzen dute. Aurrekontua zalu egina, asurantzak bere gain hartzeko aukera, Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landesetan.

par Euskal Herriko teilatupeetan, zerura ematen duten leihoak irekitzen ditugu.

Velux leiho bat sortzeko edo berritzeko proiekturik Ipar Euskal Herrian edo Hego Landesetan?
Aipa dezagun!