BAB: Baiona · Angelu · Biarritz
Euskal kostaldea · Barnealdea · Hego Landesak
01 - Konponketa
Prezioak & esku hartzeko
eremua
Leiho-ate biribilgarriak
Erosketa oro
Velux® leihoak & teilatu-jarguneak
Erosketa oro
Motorizazioa & automatismoak
Erosketa oro
Kapoko zureriak
Egur Berrikoak bakarrik
// Prezioen taula
FKonponketarako prezio finkoa
Bidaia (60 € BEZa gabe) + oren erdiko lana (30 € BEZa gabe)
90 €
BEZa gabe
Lan gehigarria
Oren oso baterako, lehen oren erditik goiti
Adierazgarri gisa emaniko prezioak, pieza aldagarrien hornitzetik kanpo. Aurrekontua lekuan berean egina, esku hartze gehigarri oro egin aitzin.
60 € orena
BEZa gabe
Kenketa aurrekontua eginez gero
Bidaia gastuak proposaturiko aurrekontutik kenduak dira
− 60€ HT
BEZa gabe
02 · Zergatik profesional bat
Velux® leiho bat mantentzea,
ez da nola nahi egiten
Goratasunean eginiko lana, orrien maneiatzea, pieza teknikoen kontrola… Labelizatua den profesionalak fabrikatzailearen gomendioen araberako esku hartzea bermatzen du.
Produktuei egokituriko mantenua
Fabrikatzailearen gomendioei jarraikiz, produktuak eta jestu teknikoak menperatuz.
Arazoak zalu aurkituak
Begi aditu batek matxura baten seinale aitzindariak aurkitzen ditu egoera txartu baino lehen.
Fabrikatzailearen garantia begiratua
Arauen araberakoa ez den mantenuak fabrikatzailearen garantia indargabetu dezake.
Segurtasun osoko esku hartzea
Goratasunean eginiko lana, ekipamendu egokituak, indarrean den hamar urteko asurantza.
Konponketak aurreikustea
Kontrol erregularrak matxura baino lehen esku hartzeko eta gainkostu handia saihesteko bidea eskaintzen du.
03 · Mantenu-kontratuak
Jarraipen erregularra
lasaitasun iraunkorrerako
Badu zenbait urte Egur Berrik mantenu-kontratuak proposatzen dituela zure zurerietarako eta Velux® teilatu-leihoetarako. Mantenu erregularrak biziraupena luzatzeko eta matxura batzuk saihesteko bidea eskaintzen du.
2026ko martxoaren 1etik goiti, teilatu-leihoak eta horien osagarriak dituzten bezero guziei mantenu-liburu bat ematen diegu. Tresna soila zure ekipamenduen jarraipen osoa atxikitzeko.