Etxe barnea,
xehe-xeheki pentsatua.

Etxe barnea berritzea, antolatzea, bizi eremua edertzea garrantzitsua da eguneroko erosotasun handiagoa izateko.

Egur Berrik zuri dagokizun proiektua proposatzen dizu, zure beharren arabera.

+25

urte baino gehiagoko esperientzia

10

urteko garantia

Qualibat

RGE ziurtagiria duen

Nortasun handiko pasabideak

Beteak, berinazkoak, trenkadan sartuak edo zabukari horizontalak: barneko ate bakoitza zure munduarekin bat egiteko hautatua da.

Jartze arruntean edo neurrira lan egiten dugu, bukatze lan hautaketa zabalarekin, zurezkoa, lakatua edo metalezkoa.

Neurrira eginiko bukatze lanak: zur hutsa, lakatu mate edo dirdiratsua, haritzez, intxaurrondoz estalia edo betoi itxurakoa

Ate akustikoak: isolamendu foniko indartua, bulego, logela eta estudioetarako

Goi mailako burdineria: eskutokiak, gontzak eta sarrailak irauteko hautatuak

MUP helgarritasuna: zabalera egokituak, atalase apalduak eta eskutoki ergonomikoak eskuragarri

Jantzi-armairu berri-berria

Jantzitegia ez da gehiago kukutzen. Bolumenekin jostatuz, gero eta ageriago eta sofistikatuagoa da gure etxeetan, ederra eta erabilgarri izateko xedea duelarik.

Teilatupeko sabaia edo sabai zuzena izanik, mota orotako aterabidea proposatzeko gai gara, xoko guziak baliatzeko gisan.

Zuk hautatuko dituzu biltzeko osagarriak (hagaxkak, tirantak, arropategi eraisgarriak, apalategi finko edo mugikorrak, zapatategiak…).

Lekurik ez galtzeko eta jantzitegia erabilerraz izan dadin, ateak gehienetan lerragarriak dira, gaineko eta behereko errailetan sartuak.

Mota anitzeko apainketak: egur kolorea, pastel tonuak, ispilua edo lakatua.

Eremuak bereizi argirik galdu gabe

Barneko berina leihoaren jargunea 26 mm-ko aluminioz osatua da, beltza, zuria edo gris iluna aukeran. Jadanik dagoen euskarri baten gainean jarria da: sukaldeko edari mahaia, leihatila, paretatxoa, jadanik eraikia den paretako irekidura bat, gela baten trenkada kentzeko bidea eskaintzen duena, etxe barneko berrantolaketa baten harira adibidez.

Basamentuko panelak edo gainetikako ate lerragarriak gehi daitezke. Gure berina leiho guziak 33.2 berina laminatu argi edo opakuan salduak, banatuak eta jarriak dira.

3 mm-ko 2 berina dira, geruza bereizgarriek loturik, polibinil butiralezkoak, beroan itsatsiak autoklabe batean.

Mota horretako berinek ohiko berina hausteek eraginiko zaurietatik babesten dute.

Horrela, zure gela argi eta garbi goxoago izanen da eta edertasun kutsu paregabea izanen du.

Sukaldea,
etxearen bihotza

Diseinu estiloko sukalde modernoa amesten duzu?  Bakoitzak bere gogoak, behar bereziak eta diseinuari buruzko bere ikuspegia dituelako, Egur Berrik aholkatzen zaitu eta zure proiektuari egokituriko produktu egokiak proposatzen dizkizu.

Sukalde modernoa erabilerraza da. Horretarako, sukaldea zure gelako neurriaren eta zure bizi moduaren arabera diseinatzea garrantzitsua da. Orduan, Egur Berri zure etxera dator neurriak hartzeko, eta zurekin, zure bizitzeko ohiturak finkatzeko eta zerrendatzeko (Anitz kozinatzen duzu? Zenbat dira kozinatzen ohi dutenak? Sukaldean berean jan nahiko duzu?), zure erabilerei eta gogoei ezin hobeki egokitua den sukaldea proposatzeko gisan, zuri arrunt dagokizuna.

Laka, polimeroa edo geruzatua ateen aitzinalderako; granitoa, Corian, altzairu herdoilgaitza edo geruzatua sukalde-gainekorako eta kredentziarako. Egur Berri zure zerbitzuko dago zure proiektua bururaino eramateko.

Egurra zure oinen azpian, egonkorra, iraunkorra, bizia eta goxoa.

Zoladurari esker, gelak aterpe goxo bihurtzen dira. Itxura, kolore eta mota anitzetakoa izan daiteke. Sumatu gabeko aukerak eskaintzen dizkizu zure etxea antolatzeko eta balioan ezartzeko.

Kalitatezko zoladura batek urte anitzeko atsegina ekarriko dizu. Alabaina, zoladura biziraupen luzeagatik eta egonkortasun handiagatik bereizten da. Patina paregabea ere garatuko du, anitzek zoladura edertzen duela diotelarik.

Gehienetan, harturiko lehen erabakia egur mota da. Zuhaitz mota bakoitzak baditu bere kalitateak, bere kolorea eta bere erran-nahia.

Oholen itxurak ere zure gela antolatzeko aukera eskaintzen dizu. Zure asmamena libratu eta zure gelei neurri berriak eman iezazkiezu.

Proposaturiko azala zoladuraren hautua bideratzen duen azken faktorea da. Zoladura gainean oin hutsik ibiltzen garelarik, azalaren egitura nabaritzen dugu oroz gainetik, besteak beste zola eskuilaz edo marrusketaz karrakatua delarik.

Vos combles, une pièce en plus

Optimiser un studio sous combles, créer une chambre d’enfant, aménager un bureau en hauteur ou une suite parentale… L’aménagement de combles est une spécialité Egur Berri : nous transformons les espaces atypiques en véritables pièces à vivre.

Chambre & suite parentale

Cloisons, isolation, revêtements, placards intégrés sous pente : nous concevons la chambre complète, du sol au plafond, avec des rangements adaptés aux contraintes des rampants.

Bureau & espace de travail

Plan de travail sur mesure intégré aux rampants, bibliothèque encastrée, rangements discrets. Un bureau fonctionnel et chaleureux dans l’espace le moins exploité de la maison.

Rangements & dressings sous pente

Exploitation des recoins et des zones basses : tiroirs, placards, portes abattantes. Aucun centimètre n’est perdu dans un aménagement sur mesure Egur Berri.

Egur Berri vous accompagne de A à Z : analyse des contraintes structurelles, coordination avec l’isolation, choix des matériaux et pose soignée. Nous travaillons en lien avec des architectes d’intérieur partenaires pour les projets complexes.

Etxe barneko zurgintza
proiekturik ?
Aipa dezagun!